mundua

Egoera nahasia Londresko metroan, grebagatik

Merkealdien lehen eguna dute gaur han. Lan egun batean lau milioi lagunek erabiltzen dute metro sarea.

2011ko abenduaren 26a
10:28
Entzun

Gabonetako merkealdien lehen eguna dute gaur Londresen, eta metroko langileak 24 orduko greba egiten ari dira. Enpresak aurrez esan zuen zerbitzuak funtzionatuko duela, metroan bertan neurriak hartuta eta autobus batzuk jarrita, baina atzerapenak izaten ari dira eta linea batzuk ez dabiltza.

Alef sindikatuak deitu du greba, langileentzat soldata handiagoa aldarrikatuta. Enpresaren ustez, lanuztea ez da beharrezkoa.

Greba dela-eta Arsenal Londresko futbol taldeak gaurtik biharrera atzeratu zuen partida. Chelseak ez, eta gaur ariko da Fulham-en aurka. 

150 urte dauzka Londresko metro sareak, eta lan egun batean lau milioi lagunek erabiltzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.