Mundua

Egun bat gehiago izango dute Egipton hauteskundeetan parte hartzeko

Abdel Fatah al-Sisi jeneral ohia eta Hamdin Sabahi nasserista dira presidente izateko hautagai bakarrak. Anaia Musulmanek boikoterako deia egin dute.

Parte hartze txikia izaten ari dira presidentea aukeratzeko hauteskundeak Egipton. A. P., EFE
2014ko maiatzaren 27a
13:13
Entzun

Azken orduetako zurrumurruak baieztatu dira. Presidentea aukeratzeko bigarren eguna da Egipton, eta jaieguna izendatzeaz gain, hautes eskolak ordubete gehiagoz irekitzea erabaki dute hasieran. Azkenik, baina, botoa emateko aukera bihar arte luzatzea erabaki du Egiptoko Hauteskunde Batzorde Gorenak. Bi hautagaien hauteskunde kanpainak antolatu dituztenek erabakia gaitzetsi dute.

Rabab Zinedin Sabahi presidentegaiaren hauteskunde kanpainako kideak baieztatu du %10 eta %15 bitartekoa izan zela parte hartzea atzo, eta gaur joan-etorri txikiagoa antzeman dela hautes eskoletan. "Inori ez zaio interesatzen botoa ematea egintzat badute Al-Sisik irabaziko dituela hauteskundeak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.