Mundua

Egunsenti Hungariarra alderdia sortu dute Hungariako neonaziek

Greziako Egunsenti Urrekaran oinarritu dira, eta datorren urteko hauteskunde orokorretara aurkezteko asmoa dute.

berria.info
2013ko urriaren 31
21:18
Entzun

Hungariako neonaziek alderdi berri bat sortu dute, Greziako Egunsenti Urrekaran oinarrituta: Egunsenti Hungariarra. Eskuin muturreko Jobbik alderdiko kide ohiak dira gehienak —Jobbik Hungariako Parlamentuko hirugarren indarra da gaur egun—, eta «hungariar, nazionalista eta kristau» gisa aurkeztu dute talde berria. Datorren urteko hauteskunde orokorretara aurkezteko asmoa dute, eta Greziako neonaziekin "aliantza sendo bat" sortu nahi dutela iragarri dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.