"Jazarpen politikotzat" jo du Mikhaloliakosek bere kontrako erabakia, eta akusazio guztiak ukatu ditu. "Pavlos Fyssasen hilketa gaitzesten dut oro har indarkeria gaitzesten dudan bezalaxe. Ez naiz nazi bat", azaldu du.
Fyssas rap kantariaren hilketa bere gain hartu duen Iorgos Rupakias Egunsenti Urrekarako kidea da, Nikean, eta hango Iorgos Patelis buruzagiari ere behin-behineko espetxealdia ezarri diote.