Gutxienez ehun pertsona hil dira azken egunetan Myanmarren, Thaiandiarekin duen mugan, Junta Militarraren armadak Karen etniako gerrillariekin izandako borroketan. Junta Militarrak eraso horiek "ekintza terroristak" direla esan du. "Karen terroristek komunitatearen egonkortasuna, bakea eta zuzenbideko estatua hausten saiatu dira, errurik ez dutenengan izua eta biktimak sortuz", adierazi du.
Tentsioak igandean egin zuen gora, Karen etniako talde armatu bat mugara gerturatu eta soldaduekin borrokan hasi zenean. Euren asmoa hauteskundeetan iruzurra egon dela salatzea zen. Herenegun eta atzo, berriz, atzera egin zuten, eta Myanmarreko soldaduek berreskuratu dituzte igandean galdutako posizioak. Borroken ondorioz Thailandiara joan ziren 20.000 errefuxiatuak ari dira pixkanaka euren etxeetara itzultzen.
Igandeko hauteskundeak botoen %80arekin irabazi zituela aldarrikatu zuen Myanmargo Junta Militarraren lehen ministroaren alderdiak. Oposizioak, berriz, iruzurra izan dela salatu du, eta helegiteak aurkeztuko dituela esan du; AEBek eta Europako Batasunak ere ez direla gardenak izan kritikatu dute.
MUNDUA
Ehun hildako izan dira Myanmarren, karen etniako gerrillarekin izandako borroketan
Karen etniako talde armatu batek atzera egin ondoren, tentsioa baretzen ari da eta 20.000 errefuxiatuak ari dira Thailandiatik itzultzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu