Ehun lagunetik gora zeramatzan hegazkin bat erori da Kamerunen

Keniako Kenya Airways konpainiakoa da hegazkina. Boli Kostatik abiatu, Kamerungo Duala hirian eskala egin, eta Nairobira zihoan. Gune oihantsu batean erori da.

2007ko maiatzaren 5a
16:04
Entzun
Kenya Airways konpainiaren Boeing 737-800 hegazkin bat erori da bart Kamerun hegoaldean, Dualan eskala egin eta Keniako hiriburu Nairobira bidean zela, Kamerungo Gobernuak baieztatu duenez.Keniak, ordea, ez du oraindik erorketaren berri eman. Bai, ordea, Kenya Airwysko hegazkinarekin harremana galdu dutela bart, eta harrezkero ez dutela haren berririk. Halaber, onartu dute azken harremana hegazkina Kamerunen zela izan zutela.

Hegazkin konpainiako iturriek agertu dutenez, 114 lagun zihoazen barruan, gutxienez 23 estatutakoak. Goizeko hamaikak geroztik salbamendu taldeak lanean ari dira hegazkina erori den inguruan, baina eguraldi txarraren ondorioz, eta ingurua oihantsua denez, oraingoz ez dute inor aurkitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.