Libiako kostazainek jakinarazi dutenez, ehun lagun inguru desagertu dira gaur Mediterraneoan, Libiako itsasoan.
Ontzi kaskar batean zihoazen, eta hura hondoratu egin da. Iturri horien arabera, bidaiarien artean hiru haur zihoazen gutxienez. Ez dute informazio askoz gehiago eman, baina larrialdi zerbitzuak han direla diote.
Hiltzat eman dituzten arren, baieztatu gabe dago zenbat galdu diren itsasoan. Libiako kostazainek emandako zenbakia baieztatuko balitz, aurtengo hondoratzerik jendetsuena izango litzateke.