Errefuxiatuen krisia

Ehunka lagunek lortu dute Mazedonian sartzea, Greziatik ibaia gurutzatuta

Mazedoniako Barne Ministerioaren arabera, 700 bat lagunek gurutzatu dute muga Idomeni kanpalekutik, eta Greziara bueltan kanporatu nahi dituzte. Kazetari talde bat ere atxilotu dute; besteak beste, Ane Irazabal BERRIAko kolaboratzailea.

Errefuxiatuak, ibaia gurutzatzen. NAKE BATEV
Adrian Garcia.
2016ko martxoaren 14a
07:46
Entzun

Azken egunetako euri jasak Idomeni mugaldeko kanpalekua putzu bihurtu ostean, ehunka lagun euren kabuz saiatu dira aurrera egiten Mazedoniarantz, mugatik bost bat kilometrora dagoen ibai bat gurutzatuta. Suva Reka errekak  normalean ez du apenas urik izaten, baina azken egunetako eguraldi txarra dela eta, gainezka dago orain. Mazedoniako segurtasun indarrek, baina, ibaiaren beste aldean itxaron diete errefuxiatuei, eta haiekin batera zihoan kazetari talde bat atxilotu dute; tartean da Ane Irazabal BERRIAko kolaboratzailea. 

Halere, laster ziren kazetariak askatzekoak, muga legez kanpo gurutzatzeagatik isun bat ordainduta. Mazedoniako Barne ministroaren arabera, muga igaro duten iheslariak Greziara kanporatuko dituzte. Azken egunetan okerrera egin du Idomeniko egoerak; 12.000 lagun baino gehiago daude, muga gurutzatu eta Europa iparraldera joateko esperantzarekin. Halere, orain aste batzuk muga itxi zuen Skopjek, eta Grezian geratu dira harrapatuta. Giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute Idomeniko bizi baldintza kaskarrek gaixotasunak zabaldu dituztela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.