Dolu agerpena izugarria izan da. Ehunka mila lagun batu dira santutegiaren aurrean, eta beren buruzagiren heriotzak sortu dien samina agertu dute. Halaber, xiiten eskubideak aldarrikatu dituzte eta Saddam Husseinen erregimena zein AEBetako indarrak gaitzetsi dituzte.
Atentatua nork egin zuen argitzeke dago oraindik. Atzo, zenbait hedabidek Saddam Husseinek grabatutako mezu bat zabaldu zuten; grabazio horretan, ekintzarekin zerikusirik ez zuela esateaz gaiz, gaitzetsi egiten zuen.
Irakeko inbasioaren ondorena
Ehunka mila lagun Irakeko xiiten buruaren ehorzketan
Ehunka mila lagun bildu dira Irakeko Najaf hirian, Aliren Hilobiko santutegian, Mohamed Bakir al-Hakim Irakeko xiiten buruzagi nagusiari azken agurra emateko. Santutegian bertan ehortzi dute Al-Hakimen gorpua. Hain zuzen ere, leku horretan bertan hil zen joan den ostiralean xiiten buruzagia, beste 82 lagunekin batera, santutegiaren kontrako atentatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu