EKAITZAK ERAGINDAKO KRATERRA
Guatemala Hirian Agatha ekaitz tropikalak agerian utzi duen kraterra da argazkikoa. 30 metroko sakonera du, eta 20 metroko diametroa. Gainera, geologoak beldur dira are gehiago handituko den, inguruko eraikinak irentsiz. Horregatik, kraterra zerk eragin duen hasi dira ikertzen. «Esan dezakedan gauza bakarra da ez dela faila geologiko bat, ezta lurrikara batek eragindako zerbait ere. Zuloaren hondoraino jaitsi beharko dugu», adierazi du David Monterroso Guatemalako ingeniari geofisikoak. Agatha-k 180 lagun hil ditu dagoeneko Erdialdeko Amerikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu