Mundua

Ekialdeko Timorko lehen ministroak dimisioa eman du

Herritarren protesta eta presio handien ondorioz, Mari Alkatiri Ekialdeko Timorko lehen ministroak dimisioa eman du. Alkatirik onartu du azkenaldian herrialdean izan den indarkeria oldearen arduran zati bat berea dela.

2006ko ekainaren 26a
09:09
Entzun
Armadatik ehunka soldadu egotzi zituzten Alkatiriren erabakiz, eta, ondoren, matxinatu egin ziren, borroka eta enfrentamendu handiak sortuz. Armadatik kanporatzea eta ondorengo krisia Alkatiriren kudeaketa txarraren ondorio izan da herritar gehienen eta Ekialdeko Timorko beste agintari zenbaiten aburuz. Jose Ramos Horta Bakearen Nobel sari eta Timorren itzal handienetakoa duen politikariak Gobernua utzi zuen igandean Alkatirik ez zuela kargua uzten-eta. Xanana Gusmao presidenteak era dimititzeko eskatu bide dio Alkatiriri.

Lehen ministroak gaur iragarri du, azkenean, kargua uzten duela, eta, gainera, indarkeria oldearen arduraren zati bat berea dela onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.