Rafael Correa Ekuadorko presidenteak El Universo egunkariari iaz irainengatik milioi asko eskatuz jarritako salaketaren inguruko helegitea aztertu zuen atzo Ekuadorko Auzitegi Nazionalak. Justiziaren lehen epaiak arrazoia eman zion Correari, egunkariko zuzendaritzako hiru kideri eta Emilio Palacio editorial idazleari hiru urteko espetxe zigorra eta 40 milioi dolarreko isuna ezarriz.
Egunkariak jarritako helegitearen azterketa eskandalu baten erdian hasi da, lehen epaia Correaren abokatu batek —Gutemberg Verak— idatzi zuela salatu baitu Monica Encalada epaileak Fiskaltzaren aurrean. Verak ukatu egin du horrelakorik.
Ekuadorko Auzitegi Nazionalera iritsi da 'El Universo auzia'
Egunkariaren kontrako lehen epaia Correa presidentearen abokatu batek idatzi zuela salatu du epaile batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu