Elikadura krisiak gero eta larriagoak izango dira klima aldaketarekin

2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Adituek ohartarazi dute euriteak eta lehorteak gero eta ugariagoak izango direla. Horrek elikagaien prezioak gora egitea dakarrela ohartarazi du Oxfam GKE gobernuz kanpoko erakundeak. Datozen urteotan elikadura krisiak gero eta maizago gertatuko dira, eta gero eta larriagoak izango direla jakinarazi dute.

Munduko Bankuaren azaroko txosten batek dio elikagaien prezioa 2010eko irailetik %19 hazi dela. Hori guztia datozen urteotan gertatuko den «zorigaiztoaren atarikoa» besterik ez dela dio Oxfamek, eta herrialde garatuei konpromisoak eskatu dizkie klima aldaketa saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.