Ipar eta Hego Koreako mugetako soldaduen artean tiroketa gertatu da gaur goizean, baina ez da inor zauritu.
Hego Koreako iturriek zabaldu dutenez, 13:30tan (07:30 Euskal Herrian) gertatu da tiroketa, mugako eremu desmilitarizatuan, Ganngwon pronbintzian. Hego Korearen arabera, Ipar Koreako mugetako soldaduak hasi dira Hego Koreakoen aurka tiroka. Ipar Koreak ez du oraingoz gertatutakoari buruzko inolako xehetasunik eman.
Mundua
Elkarren kontra tiroka ibili dira Ipar eta Hego Koreako soldaduak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu