Ekialde hurbila

Elkarri tiroka aritu dira Hamaseko eta Al-Fatako kideak Gazan eta Ramalan

2006ko abenduaren 15a
17:47
Entzun
Ramalan eta Gazan tiro hotsak entzun dira gaur. Hamasekoak eta Al-Fatakoak elkarri tiroka aritu dira, eta gutxienez 30 dira zaurituak. Izan ere, tentsio handia dago han atzo Ismail Hania Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroaren kontra norbaitzuk tiro egin ostean. Atentatua Al-Fatari egozten dio Hamasek.

Haniari ez zioten utzi Egiptoko mugatik barrera Gazara sartzen, eta atentatuan eskolta bat hil eta bere semea zauritu zituzten.

Prentsaurrekoa eman du Hamaseko bozeramaile Ismail Radwanek, eta han esan duenez Al-Fataren Gazako buruzagi Mohamed Dahlanek "prentsatu eta antolatu zuen Haniaren kontrako atentatua.

Al-Fatako bozeramaile Tawfik Abu Jusak ukatu egin du Radwanek esandakoa. "Akusazio horiek ez dira egiazkoak, eta mementoz ez da ikertu gertatu zena". Ikerketa berehala egiteko eskatu du. Gainera, bere iritzian, "akusazio horiek palestinarren batasunerako mehatxu larria dira".

Haniaetxera itzultzea debekatu zionte atzo. Sirian, Iranen eta Sudanen bisitan egon da azaroaren 28az geroztik eta atzo zen etxeratzekoa Gazara. Egiptotik zetorren eta mugara hurbiltzeko aukerarik ere ez zuen izan. Rafako pasabidea itxi egin baitzuten Israelek. Amir Peretz Israelgo Defentsa ministroak azaldu zuenez agintari palestinarrak dirua zeraman soinean eta horregatik debekatu zioten muga pasatzea. Peretzen arabera, 26.6 milioi eramaten zituen. Haniak diru hori zeramala aitortu egin behar izan zien mugazaintza zerbitzuei.

Ismail Haniari Gazara sartzen ez ziotela uzten jakin orduko, Hamaseko adar armatuko dozenaka kide indarrez sartu ziren Gaza aldeko Rafako pasaguneko eraikinetan. PANeko Presidentetza Guardiako kideen eta Hamaseko jarraitzaileen artean istiluak piztu ziren eta tiroketa bat izan zen. Gutxienez bi lagun zauritu ziren. Geroxeago bi leherketa entzun ziren. Hamasen jarraitzaileek, antza, mugan eraikitako hesiaren zati bat apurtu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.