ELKARRIZKETEN SOKA

2015eko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Hassan Rohanik 2013an Irango hauteskundeak irabazi zituenean, auzi nuklearrak ezusteko norabidea hartu zuen. Genevan bide orria adostu, eta behin betiko ituna sinatzeko oinarriak ezarri zituzten urte berean.

2013

Ekaina. Hilaren 17an, Hassan Rohanik hauteskundeak irabazi zituen.

Iraila. Rohaniren eta Barack Obama AEBetako presidentearen arteko telefono elkarrizketa baten berri eman zuten, eta bi herrialdeen arteko diplomazia buruak elkartu ziren: John Kerry eta Mohammed Javad Zarif.

Azaroa. Hilaren 24an Genevako akordioa izenpetu zuten, eta behin betiko ituna osatzeko bide orria zehaztu zuten. Zigor ekonomiko batzuk kentzearen truke, Iranek bertan behera utzi zuen programa nuklearraren zati bat.

2014

Otsaila. Lehen elkarrizketa sorta egin zuten Vienan, eta uztailaren 20an finkatu zuten akordioa lortzeko epe muga.

Maiatza. Hirugarren elkarrizketa sorta egin zuten —bigarrena martxoan izan zen—. Hilaren 23an, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak jakinarazi zuen Teheranek hartutako konpromisoak bete zituela.

Uztaila. Iranek eta 5+1 Taldeak negoziazioak beste sei hilabetez luzatzea adostu zuten.

Iraila. Hilaren 25ean RohanikEI Estatu Islamikoaren aurkako borroka elkarrizketekin lotu zuen.

Azaroa. 24an epe muga beste sei hilabetez luzatzea hitzartu zuten, ekainaren 30era arte, baina aurreakordioa apirila baino lehenago sinatzera derrigortuta.

2015

Urtarrila. Genevan elkartu ziren AEBetako eta Irango diplomazia buruak.

Martxoa. Hilaren 3an EBk esan zuen negoziazioak bide onetik zihoazela. Handik bi egunera, Zarifek adierazi zuen akordioa «eskura» zutela. 26an hasi zuten azken bilera erronda, Laussanen, baina 31n, epe muga gainditzean, beste 24 orduz luzatu zituzten negoziazioak.

Apirila. Hilaren 1ean, «gai giltzarrietan» ados jarri ezinik, beste egun batez luzatu zituzten negoziazioak. Atzo emandako prentsaurrekoan aurreakordioaren berri eman zuten, nahiz eta xehetasunak ez helarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.