ELN Nazioa Askatzeko Armadak «baldintzarik gabe» negoziatzeko prest dagoela adierazi dio Kolonbiako Gobernuari. Prozesua FARCekin batera has dezaketela iradoki du Nicolas Rodriguezek, Gabinokomandanteak. «Guk irekita dauzkagu ateak. Horixe da, hain justu, gure proposamena, baldintzarik gabeko elkarrizketarako espazioa aurkitzea, herrialdeko arazo handiez eztabaidatzeko».
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak bakerako borondaterik ez duela salatu du Gabinok. «Gobernuak ezetz esan du. Berak dio [Santosek] bakearen giltzak poltsikoan dituela, baina agian galdu egin zaizkio, ez baita inondik agertzen elkarrizketa serio bat hasteko aukera. Zain gaude». Bake prozesua hasi arte erasoekin eta bahiketekin jarraituko dutela mehatxu egin du ELNko komandanteak.
ELN «baldintzarik gabe» negoziatzeko prest agertu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu