Habanan negoziatuko dute ELN Nazioa Askatzeko Armadak eta Kolonbiako Gobernuak. Pasa den apirilaren 18an eten zituzten aurreko elkarrizketak, Ekuadorrek negoziazioen bermatzaile izateari utzi zioenean, ELNk "aktibitate terroristarekin" jarraitzen zuela iritzita. Bosgarren saioa izango da oraingoa. Hain zuzen, 2016an Habanan sustraitu zuten bake akordioa, FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak eta Kolonbiako Gobernuak.
Gustavo Bell gobernuaren negoziatzaile buruak jakinarazi duenez, "baikor" sentitzen da, eta "epe luzera" emaitzak lortuko dituztelakoan dago. Pablo Beltran ELNren ordezkaritzaren buruaren esanetan, ez dute negoziazio mahaitik altxatzeko asmorik: "Bakea da Kolonbiarentzako bide bakarra".