Europan milaka eta milaka lagun atzerritik etxera bidean dira, baina ezin iritsita dabiltza elurragatik, garraio eragozpenak daudelako han eta hemen. Belgika, kasu, ia erabat blokatuta dago: kasik ezin da errepidez, trenez eta hegazkinez bidaiatu. Horrek Euskal Herriari ere eragin dio, Loiu-Bruselako hiru hegaldi bertan behera utzi dituztelako gaur goizean.
Alemania iparraldean eta Frantziako Errepublikako iparraldean eta mendebaldean ere arazo ugari daude. Parisen 13:00ak artean Charles de Gaulle aireportuan hegaldien erdiak ez dira atera (670), izotzaren kontrako likidoa ez delako iritsi, kamioiek arazoak izan dituzte-eta errepidean. Gaurko 1.160 hegaldi zituzten iragarriak, ehun mila lagunentzat. Hantxe bertan bi mila lagun terminal batetik aterarazi egin dituzte, sabaian elur asko ari zelako pilatzen.
Loiu-Dusseldorf (Alemania) eta Loiu-Paris hegaldiek lau orduko atzerapena dute.
Grezian Atenasko aireportuan atzerapen handiekin dabiltza hegaldiak, eta Herbehereetan (Eindhoven-en, batez ere), Austrian (Vienan) eta Irlandan (Dublinen) ere bai.
Gabonak
Elurra, etxera iristeko arazo
Europan garraio arazo handiak daude. Esaterako, Belgikan ia ezin da errepidez, trenez eta hegazkinez bidaiatu. Loiu-Bruselako hiru hegaldi bertan behera utzi dituzte. Parisen Charles de Gaulle aireportuan 670 hegaldi ez dira atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu