AEB-KUBA HARREMANAK

Enbaxadak zabaltzeko bilera gehiago egin behar dituztela uste du Kubak, baina ez AEBek

Laugarren bilera sorta amaitu dute bi herrialdeetako ordezkariek, eta irteeran, ikuspuntu kontrajarriak azaldu dituzte.

Kuba eta AEBetako ordezkariak, bilduta. ISMAEL FRANCISCO / EFE
2015eko maiatzaren 22a
09:34
Entzun

Kubako Atzerri Ministerioko Ameriketako Estatu Batuetarako zuzendari Josefina Vidalek iragarri du amaitutzat eman dituztela bi herrialdeen arteko bileren laugarren sorta. Enbaxadak berriro zabaltzeko akordiorik ez-eta, bilera gehiago egiteko beharra nabarmendu du Vidalek.

Aurrerapausoak eman dituzte, haren esanetan: "Bi ordezkaritzek adostu dugu misio diplomatikoen funtzionamenduari buruzko elkar trukeekin jarraitzea". Vidalek hitz egin aurretik, Kubako Gobernuak ohar batean jakinarazi du ez direla adostasunera iritsi eta beharrezkoa izango dela bilera gehiago egitea.

"Datozen asteetan" jarraituko dute batzartzen. AEBek nahi dute beren diplomazialariek mugimendu askatasuna izatea eta Kubako gizarte zibilarekin batzartu ahal izatea. Pertsonen zirkulazioa, ustelkeria eta abiazio zibila izan dituzte hizpide besteak beste, eta datozen asteetan jorratu beharrekoen artean dira osasungintza eta justizia alorreko informazioa.

Bestelako iritzia azaldu dute AEBek. Roberta Jacobson AEBetako Gobernuko Latinoamerikarako idazkariak uste du ez dela beharrezkoa bosgarren bilera sorta bat egitea: "Aurrerapauso handiak eman ditugu, ez dut uste beharrezkoa denik beste sorta bat". Haren iritziz, bi herrialdeetako diplomazia taldeek konpon ditzakete falta direnak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.