Jose Maria Vazquez Honrubia Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 2.730na euroko isuna jarri die gaur, Madrilen, Jaume Roura eta Enric Stern kataluniarrei, irailaren 13an Gironan (Herrialde Katalanak) Espainiako erregearen argazkiak erre zituztelakoan, hau hara joan zenean.
Fiskalak zigor bikoitza eskatu du, baina epaileak erdira jaitsi du eskaera, Roura eta Stern ikasleak direlako. "Ea ikasten duten nahi dituzten ideiak izan ditzaketela, baina ezin dietela [Espainiako] Estatuaren oinarrizko erakundeei eraso egin", esan du Vazquez Honrubiak.
Bi kataluniarrek euren hizkuntzan deklaratu nahi izan dute, katalanez, baina epaileak ez die utzi, espainiera badakitela esanda.
Epaileak ia hiruna mila euroko isuna jarri die bi kataluniarri Espainiako erregearen argazkiak erretzeagatik
Bi akusatuek katalanez deklaratu nahi izan dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina ez diete utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu