Epaileak Ratko Mladic Bosniako jeneral ohi serbiarra aretotik kanporatu du jarrera desegokia izateagatik. Behin eta berriz eten du epailea eta bere ustezko hainbat biktimen amen aurka egin du. Sbrenicako hilketako biktimen amak zeuden aretoan.
Bigaren aldiz agertu da gaur Mladic Yugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aurrera, Hagan. Genozidioa, gerra krimenak eta gizateriareriaren aurkako krimenak dira leporatzen zaizkion karguak.
Mladicek deklaratzeari uko egin dio, ez baitiote berak eskatutako abokau taldea eman, familiako abokatu Milos Saljic eskatu du. Ofiziozko abokatu bat eman diote, Aleksandar Aleksic.
Alphonse Ori epailea karguak irakurtzen hasi denean itzultzailearen aurikularrak kendu eta bere abokatua gabe ez duela ezer entzungo oihukatzen hasi da.
Mladicek 11 kargu ditu: genozidioagatik —Bosniako Srebrenican hil zituzten 8.000 musulman iheslariren erantzukizuna — eta gizateriaren kontrako krimenengatik —Bosniako garbiketa etnikoagatik, eta baita Sarajevoko setioagatik ere; 12.000 lagun hil ziren eta 50.000 zauritu—.