Ana Pastor Espainiako Osasun ministroak azaldu duenez, bere ministerioak hartu du hesia ixteko erabakia, eta "osasun publikoa bermatzeko badaeazpadako neurria da".Ildo beretik, Gibraltargoagintariekin harremanetan dagoela jakinarazi du, 'Aurora'-n hedatu den epidemiaren nondik norakoen berri izateko.
Gibraltargo Gobernuaren iduriko, ordea, Espainiak hartu duen erabakiak ez du "inolako justifikaziorik". Halaber, haserrea daudela jakinarazi dute eta goizean zehar Peter Caruana lehen ministroak agerraldi publikoa egingo duela Espainiako Gobernuaren erabakia baloratzeko.
'Aurora' itsasontzia Southamptongo (Ingalaterra) portutik abiatu zen 1.900 bidaiarirekin. Duela 12 egun urdaileko eta hesteetako arazoak sortzen dituen epidemia bat hasi zen zabaltzen, eta dagoeneko, 559 lagun kutsatu dira norovirus izeneko birusarekin —gastroenteritisa eta sukar handia eragiten ditu, baina larritasun handirik gabekoa, eta 24 bat ordu irauten du gaitzak—. Gibraltarren jada sendatutako bidaiariak lurreratzeko asmoa dute 'Aurora'-ko arduradunek. Aurretik, Dubrovniken (Kroazia) eta Venezian (Italia) gauza bera egin dute. Gibraltargo agintariek ez dute arazorik ikusi bidaiari horiek hartzeko. Bai, ordea, agi denez, Espainiako Gobernuak.
Gibraltar Iberiako penintsulako hegoaldean dago, Europa eta Afrika banatzen dituen izen bereko itsasartearen mutur-muturrean. Erresuma Batuaren mendeko lurraldea da, nahiz eta Espainiak beretzako nahi duen. Gibraltargo bizilagunen gehiengoak, ordea, Erresuma Batuarekin lotuta segitu nahi dute. Hori dela eta, Madrilek liskar handiak ditu Gibraltargo Gobernuarekin.
Gibraltargo gatazka
Epidemia batek jotako itsasontzi bat heldu dela aitzaki hartuta, Gibraltargo hesia itxi du Espainiak
Erresuma batuko 'Aurora' izeneko itsasontziko bidaiarien artean hesteetako arazoak sortzen dituen birus bat zabaldu zen, eta gaur goizean Gibraltarren porturatu da osasunez ondo dauden bidaiariak lurrean uzteko. Hori dela eta, Gibraltargo hesia ixtea erabaki du Espainiako Gobernuak, eta hala egin dute Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak goizeko zazpi eta erdiak aldera. Gibraltargo Gobernuak haserre hartu du erabaki hori, eta, halaber, seiehun bat lagun hesiaren ondoan daude Girbraltarrera lanera joateko zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu