Gaur aurkeztuko dute Madrilen Equo alderdi politikoa, "plataforma sozio-politikoa", bertako arduradunek deitzen dioten bezala. Juantxo Lopez de Uralde (Donostia, 1963) Greenpeace ingurumeneko zuzendaritzakide ohia izango da burua.
Espainiako 2012ko hauteskundeetara aurkezteko asmoa dauka Equok, ingurumena, aldaketa klimatikoa, jasangarritasun ekonomikoa eta eskubide zibil eta sozialak ardatz hartuta.
Gobernuz kanpoko erakundeetako, sindikatuetako eta bestelako gizarte eragile hainbat ordezkariren babesa du Lopez de Uraldek. Daniel Cohn Bendit Europako Legebiltzarreko Berdeen burua ere agertu da Equoren alde.
espainia
Equo, Lopez de Uralderen alderdia
Euskal herritarraren "plataforma sozio-politikoak" ingurumena, aldaketa klimatikoa, jasangarritasun ekonomikoa eta eskubide zibil eta sozialak izango ditu ardatz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu