PAris / Sutea

Eraikin bat erre da Parisen eta behintzat zazpi lagun hil dira

Lau haur eta hiru heldu hil eta gutxienez beste 13 zauritu dira Parisko hirugarren barrutian eraikin bat erreta. Hildako guztiak Afrikako etorkinak ziren, Boli Kostakoak. Orain lau egun etorkinak bizi ziren beste eraikin batek su hartu zuen Parisen, eta han 17 lagun hil ziren. Hamar bat familia bizi ziren bart erretako eraikinean, eta barrutiko alkateak esan duenez bizitokia "baldintza erabat onartezin eta arriskutsuetan" zegoen. Garren indarrak sortutako inpotentziagatik leihotik salto egin dute hainbatek.

2005eko abuztuaren 30a
17:49
Entzun
Paris erdiguneko Marais auzoan izan da sutea. Atzo gaueko 22:00ak aldean eman zuten sutearen abisua, eta ehundik gora suhiltzailek ordubete behar izan zuten sua amatatzeko. Orduan aurkitu zituzten sei hilotz eraikin barruan. Sei urteko haur bateak leihotik salto egin zuen garrak jasan ezinda, eta hartutako kolpeengatik hil zen. Gainera, Suhiltzaileek eman dituzten azken datuen arabera zaurituetako hiru larri daude.

Iturri ofizialetatik esan dutenez, eraikina oso egoera txarrean zegoen. Udalak erosi ezin zuen obra egin eta inmigranteek han bizitzen jarrai zezaten. Iturri horien arabera, aste batzuk barru hastekoak ziren berritze lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.