Eraso batek Irakeko findegi handiena itxiarazi du
BAGDAD. Bonbak leherrarazi zituzten atzo goizean Baijiko findegian, Irakeko handienean (150.000 upel egunero). Erasotzaileek bi langile hil zituzten tiroz, zaindari bat eta ingeniari bat. Erasoaren ondorioz, findegia gerarazi egin behar izan dute. Kalteak oso handiak dira, eta denbora asko beharko dute konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu