Iraken inbasioaren ondorena

Eraso handia jasan du soldadu estatubatuarren konboi batek Khaldiyan

Al-Arabiya telebista kateak zabaldu duenez, zortzi dira AEBetako Armadako konboi baten aurka,Khaldiyan, Bagdadetik 80 kilometrora, egin duten atentatu batean hil diren soldadu estatubatuarrak. Ofizialki Iraken inbasioa amaitu zenetik, tropa estatubatuarrek jasan duten eraso handienetakoa da.

2003ko irailaren 18a
18:12
Entzun
AEBetako Armadako hiru ibilgailuk osatzen zuten konboia izan da Irakeko erresistentziaren jomuga. Dubaiko Al-Arabiya telebista kateko kazetari bat erasoaren lekuko izan da, eta hark jakinarazi duenez, zortzi dira atentatuan hil diren soldadu estatubatuarrak. Ibilgailuak kiskalita geratu dira.

Nolanahi ere, AEBetako Armadaren Irakeko Agintaritza Zentralak ez du oraindik hildako kopurua zein den esan. Al-Arabiya telebistak zabaldutakoa egiaztatuko balitz, AEBetako indarrek Iraken inbasioa ofizialki amaitu zenetik jasan duten eraso handiena litzateke gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.