Mundua

Eraso oldea Iraken

50etik gora dira hildakoak, eta 160 inguru zaurituak. Ekintzaile suizidak baliatuz, lehergailuekin eta tiroka egin dituzte erasoak hainbat lekutan. Iturri ofizialen arabera, aurtengo egunik bortitzena izan da.

2011ko abuztuaren 15a
15:58
Entzun

Eraso oldea gertatu da goizean goizetik Iraken: zenbait ekintzaile suizidak egin dituzte atentatuetako batzuk, lehergailuak eta bonba-autoak leherrarazi dituzte beste batzuetan, eta tiroketak ere gertatu dira. Iturri ofizialen arabera, 50etik gora dira hildakoak, 60 inguru, eta zaurituak, berriz, 160 bat.

Sarraskirik handiena Kuta hirian egin dute, Bagdad hiriburutik 150 kilometro hego-ekialdera: bi leherketa izan dira, eta gutxienez, 37 dira hildakoak eta 64tik gora zaurituak. Hango iturri ofizialek agertu dutenez, jendea hartu eta hartu ibili dira erietxean. Lehendabizi bonba bat lehertu da Kutako plaza batean, eta, handik pixka batera, larrialdi zerbitzuak eta Polizia hara iritsi ondoren, bonba-auto bat leherrarazi dute. Joan den abuztutik ez zen izan eraso handirik Kutan; orduko hartan, 30 polizia hil zituen ekintzaile suizida batek.

Dijala probintzian eta Najaf eta Tikrit hirietan izan dira, besteak beste, gainerako erasoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.