Iluntzean gertatu zen eztanda Belgikako hiriburuko tren geltoki nagusian. Metroko 1 eta 5 lineetako zirkulazioa eten egin zuten, eta, estazioarekin batera, Grand Place Bruselako plaza nagusia ere hutsarazi zuten.
Hasieran zabaldu bazen ere erasotzaileak lehergailuak zeramatzala soinean, gerora gezurtatu egin dute hori. Poliziaren arabera, eskuetan zaraman maletan zuen bonbetako bat lehertu ostean, su hartu zuen poltsak, eta bigarren leherketa izan zen, aurrekoa baino handiagoa. Ondoren, geltokia zaintzen ari zen militar bati eraso egiten ahalegindu zen, baina hark tiroz hil zuen.
Twee luide ontploffingen in Brussel Cebtraal. Voor mijn neus. Dan snelle knallen na elkaar. pic.twitter.com/FDqVAjgGYg
— Rémy Bonnaffé (@remybonnaffe) 2017(e)ko ekainak 20
Poliziak eraso terroristatzat jo du gertatutakoa. Dena den, iturri ofizialek zehaztu dutenez, gazteak ez zuen aurrekari penalik. Segurtasun indarrek itxi egin zuten geltokia hainbat orduz lehergailu gehiago ote zeuden egiaztatzeko, baina ez zuten ezer aurkitu.