•2005eko urriaren 29a. Hainbat bonba leherrarazita 60 lagun hil eta 250 zauritu zituzten New Dehlin. Deepawali jai erlijioso hindua baino hiru egun lehenago egin zuten erasoa.
•2006ko uztailaren 11. Zazpi lehergailu zartarazi zituzten Bombayko trenetan eta geltokietan. 187 lagun hil eta 700 zauritu zituzten.
•2006ko irailaren 8a. Mendebaldeko Malegaon hiriko meskita batean 37 lagun hil zituzten lehergailu bidez.
•2007ko otsailaren 19a. 69 lagun hil zituzten New Dehli eta Lahore (Pakistan) arteko abiadura handiko trenean bonbak leherrarazita.
•2007ko abuztuaren 25a. Hegoaldeko Hyderabad hiriko bi gunetan lehergailuak zartarazi eta 42 lagun hil zituzten.
•2008ko maiatzaren 13a. Rajastan estatuko hiriburu Jaipurren zortzi bonba lehertu zituzten. 63 lagun hil zituzten.
•2008ko uztailaren 26a. Gutxienez 56 lagun hil zituzten mendebaldeko Ahmedabad hirian, hamasei bonba bata bertzearen gibeletik lehertuta.
•2008ko urriaren 30a. 80 lagundik goiti hil zituzten Assam estatuan, lehergailu bidez eginiko erasoan. Poliziak hango talde independentistei egotzi zien atentatua.
•2008ko azaroaren 26a. Pakistango ekintzaile talde batek hainbat eraso egin zituen Bombayn lehergailu bidez eta tiroka. 160tik goiti lagun hil ziren, hamar ekintzaile barne. Erasoek hiru egun iraun zuten, ekintzaileek hainbat eraikinetan gatibuak hartu baitzituzten.
•2010eko otsailaren 13a. Pune hiriko okindegi batean lehergailua zartarazi eta hamazazpi lagun hil zituzten. Poliziak ekintzaile islamistei egotzi zien erasoa.
•2011eko uztailaren 13a. Bombayko hiru gune ezberdinetan leherrarazitako bonbek gutxienez 21 lagun hil zituzten.
Erasoak Indian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu