mundua

Erasoak izan dira azken orduetan Gazan, su-etena hitzartu ondoren

Israelgo armadak onartu du bi eraso egin dituela, Israelen aurka botatako hainbat misili erantzuna emateko.

2012ko martxoaren 14a
11:21
Entzun

Israelgo armadak gaur onartu du "zuzeneko bi kolpe" eman dituela Gazan, Israelen aurka bota dituzten hainbat misili erantzuna emateko. Israelgo armadak Twitter-eko kontu ofizialetik eman du erasoaren berri.

Oraindik ez dute azaldu hildakorik edo zauritutakorik izan den.

 Atzo gauean Grad misil bat jaurti zuten Gazatik Netivot herrira, Haaretz egunkariaren arabera. Misilak zauri arinak eragin zizkion lagun bati, eta beste 11 lagun artatu behar izan zituzten.

Atzo adostu zuten Israelek eta ekintzaile palestinarrek su-etena

Gaur zazpi urteko haur bat hil da Gazan, astelehenean Israelgo aireko armadak egindako eraso baten ondorioz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.