Saudi Arabia
Erasoan parte hartu zuten Al Kaedako kideen bila dabiltza Saudi Arabiako segurtasun indarrak
Saudi Arabiako segurtasun indarrak larunbateko erasoa egin zuten ekintzaileen bila dabiltza. Erasoan hildakoak 22 dira eta bahituak hamarnaka. Erasoa egin zuten komandoko kideak lau ziren, eta buruzagia atxilotu bazuten ere, hiruk ihes egitea lortu zuten. Al-Khobargo petrolio gunean egin zuten erasoa, eta orain erregaiaren prezioa igotzea espero da. Aramco petroleo enpresak erregai hornikuntza lehen bezala egingo duela iragarri du, eta prezioak mantentzeko ahalegina egingo duela.
Al Kaedak Arabia Saudin azken hilabetan egin duen bigarren erasoa da hau, eta Abdulaziz al-Mukrinek audio zinta baten bidez iragarri duenez, urte hau "odoltsua eta miserablea" izango da Saudi Arabiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu