Mundua

Erasotzen badituzte zigortu egingo dituela ohartarazi die Iranek AEBei eta Israeli

Zenbait hedabideen arabera, Iranen programa nuklearra erasotzea aztertzen ari dira Netanyahu eta Barak, AEBen laguntzarekin. Erresuma Batua prest omen da Iranen aurkako erasoan laguntzeko.

2011ko azaroaren 3a
08:39
Entzun

Iranek erantzun irmoa eman du Israeletik iritsi diren eraso baten zurrumurruei. Haaretz egunkariak argitaratu duenez, Netanyahu eta Barak kontsentsu bila dabiltza Iranen programa nuklearra erasotzeko, AEBen laguntzarekin.

Iran ez da atzean geratu eta Hassan Foruzabadi militarren buruak esan du erabaki oso  okerra litzatekeela hori, eta AEBek eta Israelek erasoa gauzatuz gero, zigortu egingo dituztela. "Prest gaude edozein erabaki zigortzeko", esan du.

Ali Akhbar Salehi Irango Atzerri ministroak gaineratu du eurengan konfiantza dutela eraso bati erantzuteko, eta herrialdea defenditzeko moduan direla. "Beti egon gara gerrarako prest".

Erasoaren aukera soilik hedabideek aipatu badute ere, indarra hartu du eta The Guardian egunkariak argitaratu du Erresuma Batua ere prest legokeela Iranen aurkako erasoan parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.