Pertsonaia. Moncef Marzuki

Erbestetik presidentetzara

mikel rodriguez
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Aspalditik politikari lotuta bizi izan da Moncef Marzuki mediku, irakasle eta idazlea (Grombalia, Tunisia, 1945), Zine el Abidine Ben Aliren erregimenaren itzalpean, nagusiki. Hura boterera ailegatu zen urtean (1987) sortu zuen Marzukik Giza Eskubideen Tunisiako Liga, ospea eman zion erakundea. 1994an presidentetzara aurkezten saiatu zen, baina Ben Alik bidea itxi zion. Horren ondoren, espetxea eta erbestea pairatu zituen Marzukik.

Ben Alik hanka egin eta hiru egunera itzuli zen Marzuki Frantziatik. Ia 11 hilabetera, berriz, presidente hautatu dute. Ennahda alderdi islamistarekin akordioa eginda, 1994an erdietsi ez zuena lortu du.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.