ERCk eskaintza egin dio Artur Mas CiUren presidenteari: Mas Generalitateko presidente bihurtzeko prest dago ERC, baldin eta CiUk maiatzaren 27an udal hauteskundeekin batera autodeterminazio erreferenduma antolatzen badu Katalunian. CiU "entzuteko eta hitz egiteko prest" dagoela erantzun du Josep Antoni Duran Lleida idazkari nagusiak, "proposamena serio badoa". Halaber, egitasmoa "zehazteko" eskatu dio, baina Duran Lleidak Generalitatek erreferendumak antolatzeko eskumenik ez duela gogoratu du, "eta denborarik ere ez legoke".
ERCren ustez, CiUk baztertu egin du proposamena, gaur Joan Ridaok zuzendaritzaren izenean esan duenez. Xavier Vendrell ERCren barne koordinazioko idazkariorde nagusiak egin zuen proposamena, atzo, gaur berretsi egin du proposamena, eta alderdiaren zuzendaritzaren babesa izan du.
CiUri "proposamena seriotasun txikikoa, ardura gabekoa eta heldu gabekoa" iruditu zaio. Gainera, "horrek [Kataluniako] Gobernuaren kohesio falta adierazten du eta Jose Montilla presidentearen ahulezia". ERC Gobernuan dago (PSCrekin eta ICVrekin), CiU ez. Ridaoren ustez, "nabarmen geratu da CiUren nazio helburuak noraino iristen diren. Kataluniako biztanleek jakingo dute bere garaian haien koherentzia eza baloratzen".
PSCk, berriz, garrantzia kendu dio ERCren asmoari. "Espazio subiranistako lehia da, ERCren eta CiUren artekoa", esan du Miquel Iceta bozeramaileak.
Kataluniako Estatutua
ERCk dio CiUk baztertu egin duela proposamena
ERCk Mas Generalitateko presidente bihurtuko luke, CiUk maiatzaren 27an autodeterminazio erreferenduma antolatuko balu Katalunian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu