Joan Puigcercos ERCko idazkari nagusia alderdi horretako presidente izateko hautagai izango da datorren ekainean egingo duten batzarrean. Hala baieztatu du bart TV3eko De la nit al dia telebista saioan. Bere asmoa babes handia jasotzea eta alderdiaren batasunaren alde egitea dela nabarmendu du, eta idazkari nagusi Joan Ridao Kongresuko bozeramailea izatea nahiko luke, gaur esan duenez.
Hain justu, alderdiaren batasunaren mesederako zela argudiatuz ez zela hautagai izango iragarri zuen atzo Josep Lluis Carod Rovira ERCko egungo presidente eta Kataluniako Gobernuko presidenteordeak; hots, alderdiko giroa baretzearren buruzagitzari uko egiten ziola.Era berean, iradoki zuen Puigcercos aurkeztearen kontra dagoela, alderdiarentzat kaltegarri izan daitekeela iritzita.
Azken mugimendu horiek guztiek agerian utzi dute ERC barruko liskar giroa. Eztabaidak eta desadostasunak aspaldikoak dira Carod Roviraren eta Puigcercosen artean, baina martxoaren 9an Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan izandako emaitza txarren ondoren areagotu egin dira.
Katalunia
ERCko presidentziarako hautagai izango dela baieztatu du Puigcercosek
Bart eman du erabaki horren berri alderdi horretako idazkari nagusi denak, eta bere egungo postuan Joan Ridao izatea nahiko luke. Carod Rovira egungo presidenteak atzo jakinarazi zuen ez zela aurkeztuko, eta Puigecerosek ere ez lukeela hautagai izan behar iradoki zuen. Liskar giroa nabarmena da ERC barruan, eta Carod Rovira eta Puigcercos dira eztabaidan dabiltzan sektoreetako buruzagiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu