Recep Tayipp Erdogan turkiako lehen ministroaren esanetan Frantziak Argelia bere kolonia zuenean egindakoa genozidioa izan zen; " Frantziak Argelian egindakoa genozidioa da eta Sarkozyk ez baldin badu gogoratzen, galde dezaiola bere aitari". Erdoganen ustez, 1945etik aurrera argeliako "herritarren %15a masakratu zuen Frantziak". Gainera Sarkozyri egotzi dio 40ko hamarkadan bertan Argelian soldadu egon izana.
Bestalde Sarkozy musulmanen eta turkiarren aurkako gorrotoa sustatzen ari dela adierazi du lehen ministroak, botoak irabazteko helburuarekin. Ahmet Davutoglu atzerri ministroak gehitu du "Ekialde Hurbileko diktadoreen antzera, Frantziako politikoek herriari inposatzen diotela zer dagoen zuzen eta zer pentsatu behar duten".
Atzo Frantziako Asanblea Nazionalak Otomandar Inperioak 1915etik aurrera armeniarren aurka egindako genozidioa ukatzea zigortzen duen lege proposamena onartu zuen , gehiengo handiarekin. Ondorioz, Turkiako Gobernuak Frantziarekiko harreman politikoak eta militarrak bertan behera utzi ditu.