turkia

Erdoganen hautagaitza babestuko du AKPk presidentetzarako

Abuztuan egingo dituzte hauteskundeak Turkian.

Erdogan Turkiako lehen ministroa, ekainaren 19an, Vienan. HANS PUNZ / EFE
2014ko uztailaren 1a
13:05
Entzun

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak AKP Justizia eta Garapena alderdi islamistaren babesa izango du hauteskundeetan. Hala iragarri du Ankaran Mehmet Ali Sahinek, AKPko goi kargudunak.

Oposizioko bi alderdi nagusiek, CHP Herritar Errepublikanoen Alderdiak eta MHP Mugimendu Nazionalistak, Erdogani aurre egiteko hautagaia adostu dute: Ekmeleddin Ihsanoglu. Idazlea eta diplomazialaria da; ez da inongo alderditako kide.

Apirilean eginiko udal bozetan, probintzia gehienetan gailendu zitzaien AKP Herritar Errepublikanoen Alderdi sozialdemokratari eta eskuin muturreko MHP Mugimendu Nazionalistari. 

Urtebete da hirigintza proiektu baten aurkako protesta Turkiako dozenaka hiritara hedatu zenetik. Erdoganen eta gobernuko AKPren aurkako mobilizazioak bilakatu ziren; Istanbulgo Gezi parkea izan zuten erdigune.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.