Ernest Benach, ERCkoa, hautatu dute berriro Kataluniako Parlamentuko presidente
Kataluniako hiruko gobernua osatu duten alderdien botoekin, PSCren, ERCren eta ICV-EUiAren babesarekin, Ernest Benach (ERC) aukeratu dute berriro Kataluniako Parlamentuko presidente. 70 diputaturen botoa jaso du Benachek, eta 135 ditu guztira Kataluniako Parlamentuak. Legegintzaldi honetako erronkei "estatu ardurarekin" erantzuteko eskatu die legebiltzarkideei, eta "gora Katalunia askea" oihukatuz amaitu du legegintzaldi hasierako hitzaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu