Nobel Sariak

Erradiologia arloan egindako ekarpenengatik jaso dute Medikuntzako Nobel saria Lauterburrek eta Mansfieldek

Paul C. Lauterbur estatubatuarra eta Peter Mansfiel britainiarra aukeratu ditu aurten Estokolomoko Karolinska Institutuak Medikuntzako Nobel saridun. Hain zuzen ere, erradiologiaren arloan, zehazki, erresonantzia magnetikoetan, egin dituzten ekarpenengatik saritu dituzte. Karolinska Institutuaren iduriko, bi ikerlari horiei esker asko aurreratu da gaixoari kalterik eragietn ez dioten teknologietan.

2003ko urriaren 6a
12:52
Entzun
Paul C. Lauterbur1929an jaio zen Illinoisen, eta Kimikako katedraduna da hiri horretako unibertsitatean.Nobel sariaren aurretik, Rehin Fundazioaren saria jasoa du —Europako ospetsuenetakoa da— ekarpen bertsuengatik.

Mansfield 1933an jaio zen, Nottinghamen, eta hango unibertsitatean lan egiten du gaur egun, eta eremu magnetikoaren ikerketan zentratu du bere ikerlari lana.

Erresonantzia magnetikoa gaixotasunen diagnostikorako ohiko metodoa da gaur egun erietxeetan, eta gaixoarentzat askoz ere gogorragoak ziren diagnostiko moduak baztertzeko balioizan du.Ondorioz, gaixoaren tratamendua asko arintzen eta errazten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.