MUNDUA

Erreaktore nuklear bat martxan jarriko duela iragarri du Ipar Koreak

Piongiangen edozein erasori "gogor" erantzuteko prest azaldu da Hego Koreako presidentea.

2013ko apirilaren 2a
08:11
Entzun

Hornikuntza nuklearren jarduera berriz martxan jarriko duela iragarri du gaur Ipar Koreak, KCNA albiste agentziak zabaldu duenez. Hain justu, Yongbyon hirian uranioa aberasteko planta jarriko du berriro martxan Ipar Koreako Gobernuak; 2007. urtetik itzalita zuen erreaktorea planta horrek.

Ipar Koreako Parlamentuak goitik behera babestu zuen atzo Kim Jong-unen arma nuklearrak garatzeko eta ekonomia bultzatzeko egitasmoa. Halaber, gobernuak gaineratu du martxan jartzekoak diren planta guztiak helburu zibiletarako nahiz militarretarako erabiliko dituztela.

"Gerra egoeran" daude Ipar eta Hego Korea iragan larunbatetik. Piongiangen edozein erasori "gogor" erantzuteko prest agertu da Seulgo gobernua. "Balorazio politikoak alde batera utzita", armada erantzuteko dagoela esan du Kim Kwan-jin Hego Koreako presidenteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.