M. DOLORES DE COSPEDAL PP
« Ez da onargarria Kataluniarentzat zerga itun bat eskatzea. Espainiako Gobernuari horrelako xantai eta mehatxuak egitea oso desegokia da».
ELENA VALENCIANO PSOE
« Ez gatoz bat Masen programa guztiarekin, baina PSOEk zein PSCk beharrezko ikusten dute beste finantzaketa sistema batez hitz egitea».
GASPAR LLAMAZARES IU
« Katalunia nazio gisa onartuko duen estatu federal bat garatzea ezinbestekoa da. Bidea ez da zentralismoa edo banaketa, federalismo solidario eta konprometitu bat baizik».
MIGUEL A. ESCOBARKATALUNIAKO UGT
« Mariano Raxoik aukera galdu du estatu ikuspegia erakusteko. Erantzun hotz bat baino gehiago eman behar zaio ia-ia gaindituta dagoen lege bati».
E. TORRES-DULCE ESPAINIAKO FISKALA
« Deliturik egon artean ezin dut iritzirik eman Kataluniako independentzia eskaerei buruz. Hau bakarrik esango dut: 1978ko Konstituzioari leial izan behar zaiola».
FOMENT KATALUNIAKO PATRONALA
« Itun fiskalaren aldarrikapenari kasurik ez egitea gaitzesten dugu. Bi gobernuek elkarrizketaren bidez adostasuna iritsi behar dute».
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu