Erreakzioak

2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun

Lee Myung-bak



Hego Koreako presidentea

«Hego Koreako Gobernuak lankidetza estutuko du nazioarteko komunitatearekin Koreako penintsulan bakea eta segurtasuna mantentzeko».

Liu Weimin



Txinako Atzerri Ministerioko eleduna

«Kim kamaradaren heriotzaren berriak hunkitu egin gaitu. Koreako Herri Errepublika Demokratikoko herritarrei doluminak eman nahi dizkiegu. Lider eta lagun handia izan zen. Herrialdeak tristezia indar bihurtu eta bere kausa sozialean aurrera egingo duen konfiantza daukagu. Bide horretan gure laguntza izango du».

Jay Carney



AEBetako Etxe Zuriko bozeramailea

«AEBek Koreako penintsulan egonkortasuna bermatzeko konpromisoari lotuta jarraitzen dute, eta baita bere aliatuen askatasuna eta segurtasuna bermatzeko konpromisoari ere».

Sergei Lavrov



Errusiako Atzerri ministroa

«Koreako Herri Errepublika Demokratikoa auzokidea dugu. Laguntasun harremana daukagu harekin, eta, jakina, espero dugu herrialde lagunak izan duen galerak ez duela eraginik izango bi estatuon arteko harremanetan».

Alain Juppe



Frantziako Atzerri ministroa

«Gizon baten heriotza ez da inoiz poztasunerako arrazoia, baina herrialde baten sufrimenduak tristura eragiten dit. Frantziak erne jarraituko du lider aldaketa, korearrek egunen baten askatasuna berreskuratuko duten itxaropenarekin».

Hugo Chavez



Venezuelako presidentea

«Venezuelako herriaren eta gobernuaren izenean, nire atsekaberik sakonena adierazi nahi dut. Aurrerantzean ere autodeterminazioaren eta bake mundialaren alde elkarlanean jarraituko dugu nazio subiranoekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.