erreboltza frantzian
Errebolta baretzen ari dela dio Frantziako Poliziak
Salbuespen egoera jarri zuen Frantziako Gobernuak orain hiru egun, urriaren 27an hasi zen errebolta baretu asmoz. Etxeratze agindua jartzeko baimena eman die alkateei, eta erreboltetan parte hartzea leporatutako atzerritarrak Frantziatik botatzeko agindua eman du Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroak. Neurri horiek eragina izaten ari direla, eta errebolta baretzen ari dela dio Frantziako Poliziak. Nolanahi ere, 482 ibilgailu erre dituzte gaur gauean, eta 203 gazte atxilotu.
Baretze hori, batik bat Parisko periferian eman da, poliziaren arabera. Bost departamentutan ezarri zuten etxeratzeko agindua, eta antza, eragina izaten ari da. Bart inor ez dela zauritu ere jakinarazi du poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu