Boliviako presidente Evo Moralesek atzo gauean dekretu bidez ebatzi zuen heldu den abenduaren 7an erreferenduma egingo dutela. Konstituzioaz galdetzeaz gain, nekazaritzako lursail pribatuen hedapenaz ere galdetuko diete herritarrei, eta abuztu hasierako galdeketan ezeztutako bi prefektuak hautatuko dituzte. Hala jakinarazi dute herrialdeko hedabideek.
Juan Ramon Quintana Presidentetzako ministroak eman du horren berri, Quemado Jauregian. Agerraldian Estatuko ministroak eta armadako nahiz Poliziako goi agintariak, diputatuak, giza eragileak eta hainbat kazetari egon dira.
Moralesek esan du boliviarren boterea daukala eta hala, erreformetan sakondu egin ahalko duela ezeztatzeko erreferendumean emaitza paregabeak lortu baitzituen.
"Boliviaren berpizkundea bilatzen ari gara, herrien arteko pluraltasunak eskubide eta betebehar berdinak izan ditzaten. Horregatik Konstituzioak Estatu askotarikoa bermatzen du", azaldu du presidenteak.
Mundua
Erreferenduma deitu du Moralesek abenduaren 7rako
Boliviako Konstituzioaz gain, nekazaritzako lursail pribatuen hedapenaz ere galderak egingo dituzte, eta abuztu hasierako galdeketan ezeztutako bi prefektuak hautatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu