MUNDUA

Erreforma politiko bat abiatzeko, plebiszitu bat proposatu du Rousseffek

"Herrialdeak behar duen erreforma politikoa egiteko, prozesu konstituziogile bat baimenduko duen plebiszitu batera deitzeko eztabaida proposatu nahi dut", esan du Brasilgo presidenteak. [Youtube]http://youtu.be/z-pe2lOmows[/Youtube]

2013ko ekainaren 25a
11:15
Entzun

Alkate eta gobernadore ugarirekin egindako bilkuran, Dilma Rousseff Brasilgo presidenteak aitortu du herrialdeak duen egoera "zaila" dela, eta gaineratu du erreforma politikoaren eztabaida sarri sartu eta atera dela parlamentuko eztabaidetatik. Plebiszituaren bidez, herrialdeko hainbat hiritan izan diren protestei erantzuna eman nahi die Rousseffek.

Brasilgo Konstituzioak aintzat hartzen du plebiszituaren formula, baina 1993. urteaz geroztik soilik bi aldiz erabili dute. Urte hartan, 1889an baztertutako monarkia berrezartzearen aurka bozkatu zuten. 2005. urtean, berriz, arma salerosketa debekatzearen kontra bozkatu zuten.

Rousseffek esan du plebiszitua ustelkeriari aurre egiteko proposatzen duela, besteak beste. Diru publikoarekin zerikusia duten delituak "askoz gogorrago" zigortu nahi ditu. Halaber, "akordio nazional" bat eskaini du, erreforma politikoaz gain, zerbitzu publikoak, garraioak, osasun publikoa eta hezkuntza hobetzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.