Storskogeko mugan altxatu dute hesia, eta Norvegiako Gobernuak argudiatu du "segurtasuna bermatzeko beharrezko neurria" dela. Berri agentzien arabera, iaz 5.500 errefuxiatu pasatu ziren muga horretatik. Neguko hotzak iritsi aurretik amaitu nahi dute, basoko sarrera ixteko.
Hesiaren kontra hainbat ahots altxatu dira. Errefuxiatuen eskubideen aldeko elkarteak protestan dira, eta Soer-Varangerreko alkate Rune Rafaelsenek ere aurkako jarrera azaldu du: "Ez dago hesien beharrik. Europan hesi gehiegi daude dagoeneko".