Mugaren ondoan dagoen Txinako Dandung hiriko agintariek istripua gertatu zen tokiak bonbardatutako leku bat ematen zuela jakinarazi zuten. Tren zatiak Sinuiju herriraino mugan dago ailegatu zirela zehaztu zuten.Ildo horretan, Txinako Dandung hiriko ospitaleak jendez gainezka daudela eman zuten jakitera.Riongchango geltokia oso erabilia da; izan ere, hainbat trenbidek bat egiten dute bertan. Txinako herritarrak ibilbide hori baliatzen dute Ipar Koreara joateko, eta, ondorioz, biktimen artean txinatar ugari egongo direla uste da.
Isiltasuna Piongiangen
Ipar Koreako agintariek ez zuten gertatutakoaren inguruko inongo argibiderik eman. Hego Koreako Yonhap informazio agentziaren arabera, Piongiango gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen eskualdean eta istripua ikertzeko agindua eman du.
Dena den, linea telefonikoen sarea moztuta izan zen atzo, eta, ildo horretan, istripuaren inguruko informazio zehatza jasotzea ezinezkoa izan zela zehaztu zuten. Piongiangeko hainbat herritarrekin mintzatzeko aukera izan zuten, ordea, eta telebista publikoan egun osoan musika militarra izan zela jakinarazi zieten.Nazioarteko informazio agentziek egiten zuten galdera da nola eragiten ahal zuten hain biktima kopurua handia trenek merkantziak garraiatzen bazuten.Hego Koreako Defentsa ministerioak istripuaren arrazoiak zeintzuk ziren ez zekiela esan zuen, baina Ipar Koreako presidente Kim Jong II.aren kontrako erasoa izatea baztertu egin zuen. «Istripuaren arrazoia ez da politikoa», zehaztu zuen argitara emandako prentsa oharrean.
Egitasmo nuklearra hizpide
Ipar Koreako Kim Jong II.a presidentea, hain zuzen ere, istripua izan baino bederatzi ordu lehenago pasa zen trenbide horretatik. Ildo horretan, hasiera batean, haren kontrako erasoaren hipotesia zabaldu zuten hainbat iturrik. Agintaria hiru egunez egon da Pekinen Txinako presidente Hu Jintaorekin bidai ez ofizial batean atzo baieztatu zuten informazio hau. Ipar Koreako egitasmo nuklearra izan zuten mintzagai bi politikariek. Hego Koreako Chosun Ilbo egunkariaren arabera, Jong presidenteak programa nuklearra bertan behera uzteko aukera proposatu zion Pekini, baldin eta honek Washingtonek Piongiangekiko duen jarrera aldatzea lortzen badu. AEB Ameriketako Estatu Batuen eta Hego Korearen arteko harremanak krisian daude eta Hego Koreak beti lagun izan duen Pekin baliatu nahi du gauzak bere onera ekartzeko.
Krisi nuklearra 2002. urteko urtarrilean piztu zen, Washingtonek Hego Korea «terrorismoaren ardatzean» sartu zuenean. Ika-mika urrian areagotu zen AEBek Piongiangek arma nuklearrak garatzeko egitasmoa sekretua zuela salatu zuenean.Hego Koreak arma nuklearrak dituela baieztatu du Kim Jong presidenteak. Nazioarteak, berriz, ezin izan du baieztatu Yongbyongo erreaktore nuklearra lanean ari den edo ez.
-
Istripu larrienak
1972. Mexikoko Saltillon 208 pertsona hil ziren tren istripuz.
1974. Kroaziako hiriburuan, Zagreben, izandako tren istripuan 153 pertsona hil ziren.
1981. Indiako Bihar herrialdean 800 hildakotik gora izan ziren zirimola batek tren bat ibai batera bota ondoren.
1983. Txinako Hunan eskualdean 600 pertsona inguru hil ziren.
1985. Etiopian, Addis-Abeba hirian 392 pertsona hil ziren.
1989. Errusiako Ufa hirian 400 bidaiarik bizia galdu zuten gas leherketa baten ondorioz.
1990. Pakistango Sangin herrian 307 pertsona hil ziren.
1991. Pakistango Ghotkin herrian 200 pertsona hil ziren.
1995. Indiako Uttar Pradesh herrialdean 300 pertsona inguru hil ziren bi trenek talka egin ondoren.
1998. Alemaniako Eschede hirian tren bat burdinbidetik atera eta 100 pertsona hil ziren.
1998. Indiako Punjab estatuan 201 pertsona hil ziren.
1999. Indiako Bengala eskualdean 285 pertsona hil ziren bi trenek talka egitean.
2002. 300 pertsona hil ziren Egiptoko hiriburura, Kairora, zihoan tren batean sua piztu ondoren.
2002. Tanzaniako Dodoma eskualdean 200 pertsona hil ziren bi trenek elkar jota.
2004. Irango Khorassango eskualdean ia 300 pertsona hil ziren merkantzia tren bateko 17 bagoi askatu eta eztanda egitean.