Irudia.Pakistan
ERRENDITZEKO AKORDIOA BAJURREN
Afganistango mugan, Bajurren, Pakistango talibanen mugimendukoak izandako hainbatek armak utzi dituzte —argazkian—,tribuen gobernuek agintzen duten gune gatazkatsuan, baina horrelako ekintza gehiago nahi lituzkete Pakistango eta Afganistango gobernuek inguru horretan, oso gaiztotua baitago giroa mugan. Hain justu, atzo bertan akordio hori sinatzen ari zirela, eraso bat izan zen eskualdean, iparralderago. Pakistango segurtasun indarrek zazpi ekintzaile hil zituzten, eta hainbat zauritu. Armategi bat suntsitu zutela ere esan dute. Hilabetean 40 ekintzaile baino gehiago hil dituztela jakinarazi dute segurtasun indarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu