Ekialde Hurbila

'Errepide Mapa' bake plana "hilda" dagoela adierazi du Arafatek

Jasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen iduriko 'Errepide Mapa' bake plana "hilda" dago eta Israelek du porrot horren ardura. CNN AEBetako telebista kateari egin dizkio adierazpen horiek Arafatek. "''Errepide Mapa' hilda dago Israelek azken asteetan egin dituen eraso militarren ondorioz", esan du zehazki.

2003ko irailaren 3a
17:58
Entzun
Adierazpen horren bidez, Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideen aurka Israelgo Armadak azkenaldian egin dituen "hilketaselektiboak" gaitzetsi ditu PANeko presidenteak, eta giroa gaiztotzearen ardura Ariel Sharonen Gobernuari egotzi dio.

Nolanahi ere, Arafatek ez du Israelek jarrera bakarrik kritikatu; aitzitik, porrotaren errua AEBetako presidente George Bushena ere badela nabarmendu du, zehazki, Etxe Zuriak berarekin harremanak izateari uko egin diolako. AEBetako Gobernuaren arabera, Arafat "terrorismoarekin nahastuta" dago, eta, ondorioz, 'Errepide Mapa' bake plana bultzatzeko eta bideratzeko garaian, Arafat erabat baztertu dute negoziazioetatik.

'Errepide Mapa' AEBek, Nazio Batuek, Europako Batasunak eta Errusiak bultzatzen dute, baina Washingtonek hartu du hura gauzatzeko gidaritza. Bakea lortze aldera zenbait urrats apal egin eta gero, iragan abuztuaren 19tik prozesua erabat geratuta dago. Egun horretan, palestinar batek atentatu suizida egin zuen Israelgo autobus baten aurka —21 lagun hil ziren—, eta, berehala, palestinarren aurkako erasoei ekin zien Sharonen Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.